Tel.: 943 723 472

Bulegoko altzarien diseinua eta fabrikazioa

Neurrira muntatzen ditugu bulegoak eta lan-eremuak, eta kabina sanitarioak eta metrologiakoak ere instalatzen ditugu

Thelmalanen hogei urte baino gehiago daramatzagu lan-eremuak aztertzen eta muntatzen. Bulegoen muntaketa-lan osoa egiten dugu, zure lokalean, pabiloian edo bulegoan behar duzun guztia aztertzen, diseinatzen eta instalatzen duen profesional taldeari esker. Bulegoetan egiten dugun lanaren arrakasta eta gure bezeroen gogobetetasuna dira gure bermerik onenak. Gure lantaldeak proiektu bakoitzaren xehetasun eta inguruabar guztiak aztertzen ditu, neurriko konponbideak proposatzeko.

Proiektuei aurre egiteko gure moldakortasuna da gure indargune nagusietako bat. Sektore guztietan lan egiten dugu, eta, besteak beste, fenol-erretxinezko kabina sanitarioak instalatzen ditugu edo aurretik eta goitik irekitzen diren metrologia-kabinak muntatzen ditugu.

“Tenperatura, hezetasuna edo zarata dira muntaketa-lanik onena eskaini ahal izateko aztertzen ditugun faktoreetako batzuk.”

ESKATU AURREKONTUA

Zure kasua aztertuko dugu zure bulegoan obra-kudeaketa pertsonalizatua eskaini ahal izateko.

ZER BEHAR DUZU?