Tel.: 943 723 472

Neurriko manparak bulegoetarako

Adituak gara lan-eremuetarako manparen fabrikazioan, eta 20 urtetik gorako esperientzia dugu horien instalazioan. Proiektu bakoitzaren premietara moldatuz lan egiten dugu beti, eta aurretik aztertzen dugu lan egingo dugun lekua.

Gure esperientziari eta zerbitzu erabat pertsonalizatuari esker, sektorean erreferenteak gara manparak muntatzeko lanetan.

LAN 50 seriea
Panel bakarreko trenkada eta hormen estradosatua

Sekzioko 50 m/m-ko aluminio trinkotuz egindako ageriko egitura, akabera anodizatua edo lakatua. 16 m/m-ko taula, melaminaz, PVCz edo zur noblezko xafla bernizatuz estalia. 40 m/m-ko atea eta 4 m/m-ko beira, zeharrargia edo carglass, goma gainean instalatua.

LAN 92 seriea
Bi paneleko trenkada, ageriko profilekoa

Sekzioko 92 m/m-ko aluminio trinkotuz egindako ageriko egitura. 10m/m-ko taula bikoitzak, melaminaz, PVCz edo zur noblezko xafla bernizatuz estaliak eta isolamendu akustiko handiagoa lortzeko neoprenozko juntura gainean instalatuak. 40 m/m-ko atea, 5 m/m-ko beira bikoitz zeharrargia edo carglassa duena eta ganberaduna, goma gainean instalatua. Elektrifika daitekeen ganbera duen egitura eta zokaloa. Beira bikoitzeko ganberan pertsiana veneziarra instala daiteke, jiratzeko botoia duen kanpoko aginte eta guzti. Taulek eta egiturak osatzen duten hutsunean aluminiozko juntura-estalkia jartzen da.

NOBEDADEA Bulego finkoak edo mugikorrak instala daitezke (eskorga edo garabi bidez mugitzeko prestatuak)


LAN 75 modeloa
Beira bakarra / beira bakar bikoitza

EGITURA

Sekzioko 75 mm-ko aluminio trinkoko perimetroko profilak.

Elkargunea 90º-an: profil kurbatua / profil zuzena

Elkargunea T-n, polimetakrilatozko gurutze-profila

BEIRA

Stadip 5+5

Stadip 5+5 silence

Stadip 6+6

Stadip 6+6 silence

Beira bikoitza, Stadip 5+5

Beira bikoitza, Stadip 6+6

ATEAK

Securit beira, 10 mm-koa / Itsuak, zur geruzatukoak

BURDINERIA

Anodizatua, kromo matea

PRESTAZIOAK

Isolamendu akustikoa:

RW = 35 db (5+5 beira)
RW = 38 db (5+5 silence beira)
RW = 42 db (beira bakar bikoitza)

Nola lan egiten dugu

Bulegoetarako manpara-proiektu bakoitzean azterketa, aholkularitza eta diseinu lan bat egiten dugu, beti emaitzarik onena lortzeko. Proiektu guztientzat ditugu konponbideak. Eman begiratu bat gure manpara-katalogoari, eta zuretzat aukerarik onena zein den erabakitzen lagunduko dizugu.

  • 01 /ANALISIA

    Neurriko manparak instalatu aurretik, manparak jarriko diren lekua eta hainbat faktore aztertzen ditugu: hezetasuna, tenperatura, zarata edo bertan egingo den lan-mota.

  • 02 /DISEINUA

    Datu horiek bildu ondoren, proiektuaren eskakizunetara doituko den beirazko manparen diseinua egin dezakegu. Manpara isolatzaileak ere jar ditzakegu lan-eremuak edo makinak dauden eremuak intsonorizatzeko.

  • 03 /INSTALAZIOA

    Hezetasun handia duten edo urarekin kontaktu zuzena duten eremuetako proiektuetan material fenolikoarekin lan egiten dugu. Metrologia-kabinak egiten eta instalatzen ditugu.